Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

Estreinaldia

Deabru Beltzak konpainia, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Max Saria jaso berri duen 'Simfeuny' ikuskizunaz arituko dira konpainiako Garbitxu eta Erlantz Eizmendi.

  • Deabru Beltzak konpainiaren emanaldi bat

    Deabru Beltzak konpainiaren emanaldi bat. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Deabru Beltzak euskal konpainiako Garbitxu eta Erlantz Eizmendi izango dira gaurko gonbidatu nagusiak "Biba Zuek!"saioan. Joan den astean Simfeuny ikuskizunak jaso zuen kaleko ikuskizun onenaren Max saria. Ikuskizuna sinfonia baten pausoetan inspiratuta dago, eta, partituratik eraikitzen hasi beharrean, suaren ikuskizunetik hasi ziren, eta atzekoz aurrera sortu zuten. Gainera, aurten 25 urte bete ditu konpainiak, eta hori ere ospatuko dute Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin.

Lehen orduan, berriz, Ikusmenaren Nazioarteko Eguna izango dute hizpide, eta horren inguruko testigantzak izango dituzte. Adibidez, Uxoa Eusebio izango dute bere istorioa partekatzen. Erretinosi pigmentarioa du, eta bere ikusmena ez okertzeko ebakuntza egin diote uda honetan.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.