Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Iñigo Lamarca, Kalakan eta Euskadiko Orkestra, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!"

EITB Media

Alde batetik, Iñigo Lamarca 'La suerte de Regi' liburuaz arituko da eta bestetik, Kalakan eta Euskadiko Orkestrak elkarlanean argitaratu duten diskoa ezagutuko dugu.

  • Kalakan eta Euskadiko Orkestra

    Kalakan eta Euskadiko Orkestra. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur arratsaldean, Iñigo Lamarca izango dute "Biba Zuek!" saioan gonbidatu, atera berri duen La suerte de Regi liburua aurkezten. Aurretik, bere esperientzia pertsonala kontatzen duen Gay nauzu (2009) argitaratu zuen. Oraingoan, ordea, harreman pertsonalei buruzko eleberriarekin dator, eta bi ardatz nagusi ditu: arlo politikoko biolentzia eta homofobia.

Lehendabiziko orduan, Kalakan taldeak eta Euskadiko Orkestrak elkarlanean argitaratu duten diskoa aurkeztuko dute. Platoan Jamixel Bereau Kalakan taldeko kidea eta Jagoba Astiazaran eta Jose Inazio Usabiaga orkestrako kideak izango dituzte. Diskoaren ezaugarrien eta datozen kontzertuen berri emango dute.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.