Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Maite Larburu musikaria izango dute gonbidatu, gaur, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Eskuartean dituen azken musika eta antzerki proiektuei buruz galdetuko die Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak.

  • Maite Larburu

    Maite Larburu

Maite Larburu musikari hernaniarra izango dute gonbidatu "Biba Zuek!" saioan. Krak bakarka argitaratu duen bigarren diskoaz eta Axut! konpainiarekin elkarlanean sortu duen Amua antzezlanaz mintzatuko da Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak egingo dioten elkarrizketan. 

Lehen orduan, Euskal Herriko Dantza Txapelketa izango dugu hizpide. Batetik, larunbatean Seguran jokatutako 45. edizioko irabazleak, Maren Alvarez eta Gorka Granado, hartuko dituzte platoan. Bestetik. Gainera, 45 urte hauetan hiru urtez jarraian irabazten denean lortzen den garaikurra eskuratu zuten bikote dantzaria: Joxe Juan Ugalde eta Lourdes Esnaola. 

Agus Barandiaran, Mikel Elizegi, Lexeia Larrañaga eta Aritz Ganboa kolaboratzaileen tarteekin osatuko da programa. 

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostegunera izaten dugu ikusgai, 18:00etatik 20:00etara, ETB1en eta eitb.eus-en.