Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

'Kopaz kopa' antzezlaneko aktoreak, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa audientziaren harrera bikaina izaten ari da.

  • Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia

    Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia. Argazkia: EITB Media

Kopaz kopa antzezlana estreinatu berri dute Ainhoa Aierbe, Iñigo Aranberri, Ainara Ortega eta Asier Sota aktoreek, eta gaurko "Biba Zuek!" saioan izango dira. Antzezlanak bizitzaz gozatzeko tentazioan erortzera gonbidatzen gaitu, tristura eta alderdi ilunak alde batera utziz.

Kolaboratzaile gisa, Antton Telleria izango dute eta azken orduko berriak ekarriko ditu Anttonews atalean. Vidal Salcedok osasunari buruzko aholkuak emango dizkigu eta, azkenik, Aritz Ganboak Puy Arrieta elkarrizketatuko du, Arratiako artzaina.

Jon Artano ere ez da faltako saioa biribilduz Ehrasmus atalean. Eider Cortes zumaiarra elkarrizketatuko du, Bolonian (Italia) ari da Erasmus egiten eta bere bizipenak azalduko ditu.

Lehen orduko gaia, ordea, nerabeengan zentratuko da; garai gogor honetan zer moduz dauden galdetuko diete. Izan ere, pandemia garaian ondorio latzak izan dituzte gazte askok eta askok. Horretarako, hainbat testigantza izango dituzte eta euren errealitatea ezagutuko dute.

"Biba Zuek!" saioak audientzia datu bikainak

Arratsaldeetako saioak audientzia datu bikainak eskuratu zituen asteartean, urriaren 19an. Denboraldiko atalik ikusiena izan zen eta % 7,7ko audientzia-zatia eskuratu zuen. Halaber, euskaldunen artean lidergoa lortu zuen % 20,4ko kuotarekin.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.