Biba Zuek
18:00etan
Katixa Agirre idazleak bere azken lana aurkeztuko du "Biba Zuek!" saioan gaur arratsaldean
EITB media
Lehen orduan, arreta defizita eta hiperaktibitatea hartuko dituzte hizpide.
-
Katixa Agirre idazlea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Gaur arratsaldean, Katixa Agirre idazle gasteiztarra hartuko dute gonbidatu "Biba Zuek!" saioan. Idazlea izateaz gain, ikus-entzunezkoetan doktorea da, eta EHUn irakaslea. Katixak ibilbide oparoa du, eta bere azken lana, Amaia Lapitz eta Festoseko diskoa ipuina aurkeztuko du saioan.
Lexeia Larrañaga ere izango dute platoan, eta larrialdi klimatikoak gure ekosistemetan nola eragiten duen eta batez ere, aldaketa horiek hegaztiei zer nolako kalteak eragiten dizkieten aztertuko du.
Lehen orduan, arreta defizita eta hiperaktibitateari buruz arituko dira. Horretarako, hainbat testigantza izango dituzte: adituak, nahasmendua lehen pertsonan jasaten dutenak...
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.