Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Korrontzik eta Aita Marik disko berria aurkeztuko dute gaur arratsaldean "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Korrontzi musika taldeko Agus Barandiaran eta Pello Gorrotxategi Aita Mari itsas salbamendu humanitarioko boluntarioa izango dituzte saioan.

  • Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia

    Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia. Argazkia: EITB Media

Korrontzi musika taldeak eta Aita Mari itsas salbamendu humanitarioak disko-liburua argitaratu dute eta "Biba Zuek!" saioaren platoan aurkeztuko dute gaur arratsaldean. Elkarrekin egin duten lan honetan musikak eta itsas salbamenduko proiektuak bat egingo dute; portu bakoitzeko istorioak eta doinuak bilduz. Maddalen Arzallusen eta Xabier Sukiaren galderak erantzutera Agus Barandiaran, Korrontzi musika taldetik, eta Pello Gorrotxategi Aita Mariko boluntarioa etorriko dira.

Lehen orduan sexua izango dute hizpide, horretarako hainbat testigantza izango dituzte. Izan ere, gai hau lantzea oso garrantzitsua da eta horretarako heziketa on bat beharrezkoa da.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.