Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Kerobia musika taldea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Saioaren lehen orduan hiesa izango dute hizpide, Hiesaren aurkako Nazioarteko Egunean.

  • Kerobia taldea

    Kerobia taldea

Gaur arratsaldean, Kerobia musika taldeko Xabi Bandini eta Lur Larraza kideak izango dira ETB1eko "Biba Zuek!" saioan gonbidatu. Taldeak Hilak disko berria argitaratu du eta taldearen azken 20 urteetako ibilbidearen errepasoa egingo dute Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin.

Lehen orduko gaia hiesa izango da, gaur, abenduaren 1a, Hiesaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Horregatik, hiesarekin bizi direnen edota hil direnen ingurukoen testigantzak izango dituzte platoan. Bidelagun gisa Amaia Agirre bertsolaria izango dute.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.