Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Kike Amonarriz, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehen orduan, Gerediaga elkarteko Nerea Mujika eta Beñat Gaztelurrutia izango dituzte gonbidatu, Durangoko Azoka ireki bezperan.

  • Kike Amonarriz

    Kike Amonarriz. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Euskararen Egunaren bezperan, Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak Kike Amonarriz elkarrizketatuko dute "Biba Zuek!" saioan. Ibilbide luzea du Kikek telebistan, euskalgintzan, soziolinguistikan eta umoregintzan. Elkarrizketaren ildo nagusia euskara izango da.

Lehen orduan, Durangoko Azokako ateak ireki bezperan, Nerea Mujika Gerediaga elkarteko lehendakaria eta Beñat Gaztelurrutia Durangoko Azokako antolatzailea izango dituzte platoan. Durangoko Azokako azken berriak emango dituzte, eta ostiraletik aurrera bertan zer ikusiko dugun laburbilduko dute. Asier Maia izango da bidelaguna.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.