Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Paulo Azpiazu Fitness entrenatzailea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek! saioan

EITB Media

Besteak beste, Antton Telleria kazetariak azken berriak ekarriko ditu platora 'Anttonews' atalarekin.

  • Maddaen Arzallus eta Xabier Sukia, saioaren aurkezleak

    Maddaen Arzallus eta Xabier Sukia, "Biba Zuek! saioaren aurkezleak. Irudia: EITB Media

Gaurko  "Biba Zuek!" saioaren gonbidatua Paulo Azpiazu entrenatzaile pertsonala izango da, eta urte berriarekin batera etortzen diren erronkei buruz jardungo dute. Paulo Azpiazu irratian entzun izan dugu kirolaren gaineko aholkuak ematen, eta Izetatarrekin harri-jasotze entrenamenduetan ere, herri kiroletan aritzeko. 

Kolaboratzaileei dagokienez, Xabier Amurizak koplak idatziko dizkio Paulori zuzenean eta, ondoren, abestu egingo ditu. Antton Telleriak azken berriak ekarriko ditu platora Anttonews atalarekin, eta Aritz Ganboak Itxaso Larretxea aurkeztuko du, Labore Oarso elkarteko kudeatzailea. Elkarte honen helburua kalitatezko bertako produktuak eta produktu ekologikoak erosteko aukera izatea da, prezio justu batean.

Euskarari buruzko atal berri bat ere estreinatuko dute: Gure euskara. Bertan, gure hizkuntzari buruzko istorioak kontatuko dituzten gonbidatuak elkarrizketatuko dituzte platoan. Hasteko adibidez, Korrikako arduraduna: Asier Amondo.

Lehen orduan, bildumazaleak izango ditugu gonbidatu gisa. Bakoitzak bere bilduma berezia aurkeztuko du; alde batetik, pegatinak biltzen dituena; bestetik, Harry Potterrekin lotutako kolekzioak egiten dituena; eta azkenik, Lambrettak, argazki zaharrak, denetarik biltzen dituen gonbidatua izango dute.

"Biba Zuek!" 18:00etatik 20:00etara izango ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.