Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Danborrada eta Izaro Iraeta, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

San Sebastian eguna eta danborrada hizpide hartuta, eguna barru-barrutik bizi ohi duten pertsonen testigantzak bilduko dituzte saioaren lehen orduan. Ondoren, Izaro Iraeta aurkezlea izango dute gonbidatu.

  • Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia

    Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia. Argazkia: EITB Media

Gaur arratsaldean, San Sebastian eguna mintzagai hartuta abiatuko dute "Biba Zuek!" saioa, eta danborrada izango dute hizpide programako lehen orduan. Horretarako, egun hau barru-barrutik bizi ohi duten gonbidatu bereziak hartuko dituzte platoan. Bakoitzak bere esperientzia kontatuko du, eta egun berezi hau nola pasatzen duten azalduko dute. San Sebastian eguna aurten ohi bezala ospatuko ez den arren, danbor doinuak eta istorioak entzuteko aukera izango da "Biba Zuek!" saioaren bitartez.

Bigarren orduan, berriz, Izaro Iraeta aurkezle ezaguna izango dute gonbidatu. Urte ugari igaro dira lehendabiziko aldiz EITBn ikusi genuenetik, eta oraindik ere saio bereziak egiten dihardu. Telebistako ibilbideaz arituko da Maddalen Arzallusekin eta Xabier Sukiarekin, eta bere proiektuei buruz ere hitz egingo du.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izan ohi dugu ikusgai, 18:00etatik 20:00etara, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena