Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

"Zaldi Urdina" EITBPodkast plataformako podcast berria hizpide, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Olatz Beobide eta Ximun Fuchs izango dira platoan, EITBPodkast plataforman estreinatu berri den audio-fikzio serie berriaz hitz egiteko. Aurretik, autoekoizpenari buruz arituko dira.

  • "Zaldi Urdina"

    "Zaldi Urdina".

EITBPodkast plataforman estreinatu berri den "Zaldi Urdina" audio-fikzio serie berria izango dute mintzagai gaurko "Biba Zuek!" saioan. Horretarako, Ximun Fuchs lanaren zuzendaria eta Olatz Beobide aktorea izango dituzte gonbidatu platoan. Antzezlanetik formatu berrira igaro dira, eta prozesu horretaz, poscast berriaren inguruan eta bi gonbidatuen ibilbide profesionalaz arituko dira.

Saioaren lehen orduan, berriz, autoekoizpena izango dute hizpide. Horretarako, diskoa sortu eta ekoitzi duen artista baten testigantza izango dute; eta, gainera, Tribiz, baserri galdue antzezlanaren egilea ere hartuko dute, bere familiaren istorioa oinarri hartuta sortu duen antzezlana aurkezteko.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izan ohi dugu ikusgai, 18:00etatik 20:00etara, ETB1en eta eitb.eus-en.