Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

'Eresia' antzezlaneko aktoreak, gaur, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Oier Zuñiga, Belen Cruz eta Eneko Gil platoan izango dira. Lehen orduan, berriz, mendiko segurtasuna izango dute hizpide, eta gomendioak ere emango dituzte.

  • Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia, saioaren platoan.

    Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia, saioaren platoan. EITB Media

Gaurko "Biba Zuek!" saioan Eresia antzezlana izango dute hizpide eta, horretarako, Oier Zuñiga, Belen Cruz eta Eneko Gil antzezlaneko aktoreak izango dituzte platoan gonbidatu. Geuretik sortuak bekari esker sortu dute lana, eta dolua hartu dute gaitzat, antzerkia eta dantza fusionatuz.

Lehen orduan, berriz, mendiko segurtasuna izango dute hizpide. Horretarako, bi mendi gidari izango dituzte gonbidatu eta, euren eskarmentu eta jakintzatik, mendizale gisa duten esperientziari buruz hitz egin eta mendian segurtasuna bermatzeko zer neurri hartu gomendatuko dute. Gainera, Zigor Egia Euskal Herriko Mendi Federazioko presidentea ere izango dute saioan, eta segurtasun prebentzioari buruzko aholkuak emango ditu.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dago ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.