Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Eneko Otaño aizkolaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehen orduan, berriz, kaldereroak izango dituzte hizpide.

  • Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia, saioaren aurkezleak

    Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia, saioaren aurkezleak. EITB Media

Gaur gauean Eneko Otaño aizkolari beizamarra izango dute "Biba Zuek!" saioko platoan. Aizkolari gisa ibilbide luzea darama, eta pentatloian eta hainbat lehiaketetan parte hartu izan du. Besteak beste, Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusian hirugarren gelditu zen. Azken berria Arria V.aren aurka egindako apustua da: apirilaren 24an Azpeitiko zezen plazan arituko dira, eta bakoitzak 5.000 euro jokatuko ditu.

Saioaren lehen orduan, berriz, kaldereroak izango dituzte hizpide. Euskal Herriko hainbat herritan ospatzen dira inauterien aurretik, eta gutxienez XIX. mendetik datorren gertakizun baten ondoren sortuak dira. Garai hartan Donostiara Europako erdialdeetatik familia eta tribuak iristen ziren, eta etorrera berezia egiten zitzaien, euren janzkerak, kantak, dantzak eta ohiturak bereziak zirelako. Euskal Herrian euren lanbideari ekiten zioten: eltzeak, bertzak eta metalezko bestelako gauzak konpondu. Horren guztiaren inguruan arituko dira, eta kaldereroak ospatzen dituzten gonbidatuak izango dituzte platoan.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.