Itxi

Bidegurutzean

Bidegurutzean

Bidegurutzean

22:30ean

Vulk, Joseba Irazoki eta Mursego, gaur gauean, "Bidegurutzean" saioan

EITB Media

Bakoitzari elkarrizketa bat egingo zaio telefono kabinan eta, ondoren, kantuan ikusiko ditugu. ETB1en eta eitb.eus-en izango da musika programa ikusgai.

0:28
Maite Arroitajauregi, Mursego

Gaur gauean, Vulk, Joseba Irazoki eta Mursego izango dira "Bidegurutzean" saioko protagonistak. Astero bezala, gonbidatu bakoitzari elkarrizketa bat egingo zaio telefono kabinan, eta kantu bat joko du bertan. Ondoren, hiru gonbidatuek bakoitzaren kantu bat abestuko dute elkarrekin.

Musika eta euskal musikariak ditu saioak ardatz, eta Euskal Herriko hainbat musikariren elkargune izatea du helburu. Hala, musikari zein talde ezberdinak hurbilagotik ezagutuko ditugu, bidegurutzean kokatutako kabina baten barruan, Robert Johnsonen kondaira abiapuntu hartuta. Kondaira horren arabera, Johnsonek bidegurutze batean egin zuen topo deabruarekin, eta musikarako dohainen truke arima saldu zion.

Programaren atal bakoitzean hiru gonbidatu egongo dira (taldeak nahiz bakarlariak), adin, ibilbide eta esperientzia-maila ezberdinekoak. Lehen atalean, Izaro, Gari eta Skakeitan izan ziren protagonista nagusiak. Bigarren saioan, Niko Etxart, Petti eta Liher ikusi genituen; eta oraingoan, berriz, Vulk, Joseba Irazoki eta Mursego izango dira kabinan.

Robert Johnson

Kondairak dio bidegurutzeetako kabina bakartietan ezartzen dituela deabruak hitzorduak; eta kondairak dio Robert Johnson izan zela deabruarekin tratua egiten lehena, bidegurutzean. Deabruarekin hitzordua izan ostean, inoizko musikaririk onena bilakatu omen zen gauetik goizera.

Saioaren izena eta ideia kondaira horretan oinarrituta dago.

Emanaldi berezia BECeko Bizkaia Arenan

Martxoaren 31n egin zen "Bidegurutzean" saioaren aurkezpena Barakaldoko BECen, Bizkaia Arena aretoan, musika ekitaldi itxurarekin. Programan parte hartu duten hainbat talde edo bakarlari izan ziren bertan. Zehazki, 20 talde edo bakarlari elkartu zituen aurkezpenak, guztira 45 bat artista, eta musika emanaldi berezi bat eskaini zuten. Saioaren webgunean ikusgai daude aurkezpenaren bideoak, eta baita ekitaldiaren laburpena ere.

"Bidegurutzean" saioa asteazkenetan izaten dugu ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.