Publizitatea
Itxi

2021/07/01

00:05

Bidegurutzean

22:30ean

Niña Coyote eta Chico Tornado, Cobra eta Kokein, gaur gauean, "Bidegurutzean"

EITB Media

Azken atalean, bakoitzari elkarrizketa bat egingo zaio kabinan eta kantuan ikusiko ditugu. ETB1en eta eitb.eus-en izango da saioa ikusgai; ondoren, EITB Nahieran eta EITBPodkast plataformetan ere.

0:24
Haritz Lete, Cobra eta Kokeineko musikaria
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Niña Coyote eta Chico Tornado, Cobra eta Kokein musikari eta taldeak izango dira gaur "Bidegurutzean" saioko azken protagonistak. Astero bezala, gonbidatu bakoitzari elkarrizketa bat egingo zaio telefono kabinan, eta abesti bat joko du bertan. Ondoren, hiru gonbidatuek bakoitzaren kantu bat abestuko dute elkarrekin.

Musika eta euskal musikariak ditu saioak ardatz, eta Euskal Herriko hainbat musikariren elkargune izatea du helburu. Horretarako, atal bakoitzak hiru gonbidatu izan ohi ditu (taldeak nahiz bakarlariak), adin, ibilbide eta esperientzia-maila ezberdinekoak. Astero, beraz, musikari zein talde ezberdinak hurbilagotik ezagutuko ditugu, bidegurutzean kokatutako kabina baten barruan, Robert Johnsonen kondaira abiapuntu hartuta. Kondaira horren arabera, Johnsonek bidegurutze batean egin zuen topo deabruarekin, eta musikarako dohainen truke arima saldu zion.

Lehen atalean, Izaro, Gari eta Skakeitan izan ziren protagonista nagusiak. Bigarren saioan, berriz, Niko Etxart, Petti eta Liher ikusi genituen; eta hirugarrenean, Vulk, Joseba Irazoki eta Mursego. Laugarren saioko protagonistak Evaristo, Dupla eta Sua taldeko kideak izan ziren, eta bosgarren atalean, bestalde, Eñaut Elorrieta, Eneritz Furyak eta Willis Drummond ikusi eta entzun genituen. Oki Moki, Izaki Gardenak taldeko Jon Basaguren eta Mice musikarien ostean, Gatibu, Ezpalak eta Amancay Gaztañaga izan ziren elkarrekin. Kai Nakai, Zea Mays eta Doctor Deseoko Francis ikusi genituen zortzigarren atalean; McOnak, Mikel Urdangarin eta Maite Larburu izan ziren bederatzigarrenean, eta Afrika Bibang, Lorea Argarate, Unai Muguruza eta Juantxo Arakama, berriz, hamargarrenean. Belako, Sara Zozaya eta Amorante talde eta musikariak izan dira, orain arte, kabinan sartzen azkenak.

"Bidegurutzean" saioaren webgunean ikusgai daude saio eta musikari bakoitzaren elkarrizketen eta emanaldien bideoak; eta EITB Nahieran plataforman ere eskura daude programak osorik. Horrez gain, elkarrizketak eta emanaldiak podcast formatuan ere entzun daitezke, EITBPodkast atari berrian.

"Bidegurutzean" saioaren azken atala gaur izango dugu ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;