Bisitaria
22:15ean
Mikel Astarlozarekin, 'Bisitaria'n
A.H.
EITB
Txirrindulariak bere bizitzako unerik gazienak eta gozoenak kontatuko dizkio Xabier Euzkitzeri.
'Bisitaria'k Mikel Astarloza Euskaltel-Euskadiko txirrindulariarekin du hitzordua gaur gauean. Pasai San Pedroko gaztea eskarmentu handiko kirolaria da, eta berak kontatuko dizkio Xabier Euzkitzeri bizitako unerik gazienak eta gozoenak, Tourreko arrakastak eta aldapa latzenak, besteak beste.
Astarlozak Pasai San Pedro eta Pasai Donibaneko tokirik kuttunenak erakutsiko ditu, bazkaltzera jantoki paregabe batera eramango gaitu eta haurtzaroko kontuak gogoratuz Sanpedrotarra elkarteko arraunlariekin egingo du solas. Harrigarria badirudi ere, ez zen izan txirrindularitza Mikelen haurtzaroko afizio nagusia. Berak arraunlari izan nahi zuen, baina bizitzaren bihurguneek bizikleta gainean aritzera eraman zuten.
Kontu hauek eta gehiago, 'Bisitaria'n, 22:15etik aurrera ETB1en