boxeo izarrak
Gaur gauerdian
Yuriorkis Gamboa txapeldun olinpikoa, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H.
EITB
Pisu arineko munduko titulua jokoan izango dute Yuriorkis Gamboa eta Darley Perez boxeolariek.
Gaur gauerdian, 'Boxeo Izarrak' saioak Yuriorkis Gamboa eta Darleys Perez boxeolarien arteko borrokaldia eskainiko du, eta pisu arineko munduko titulua izango dute jokoan. Gaur egungo boxeolaririk onenen artean dago zalantzarik gabe Yuriorkis Gamboa kubatarra: txapeldun olinpikoa izan zen 2004an eta profesional mailan egindako 22 borrokaldiak irabazi ditu. Aurrez-aurre izango duen Darley Perezek ere ez du neurketarik galdu.
Ondoren, pisu ertaineko munduko txapelketa bat eskainiko du saioak: Gennady Golovkin eta Gabriel Rosadoren arteko norgehiagoka. Golovkin orain arte egindako 24 borrokaldietan nagusitu da, eta gainera, horietatik 21 borrokaldi k.o bidez irabazi ditu.
Azkenik, Mitchell Smith britainiarra ezagutuko dute 'Boxeo Izarrak' saioan. 20 urte baino ez ditu eta boxeo profesionalean hasiera ezin hobea izan du.
'Boxeo Izarrak' gaur emitituko da gauerditik aurrera ETB1en, Pedro Mari Goikoetxeak aurkeztu eta zuzenduta.