boxeo izarrak
00:10ean
Lehen asaltoan izandako K.O. historikoak, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, besteak beste, Sean Monaghanen azken borrokaldia, eta Asier Molero eta Andoni Alonso euskaldunen norgehiagokak eskainiko ditu saioak.
-
Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea
Aste honetan, historian zehar izan diren lehen asaltoko K.O.ak erakutsiko dituzte 'Boxeo Izarrak' saioan. 1938an Joe Louisek K.O. bidez lortu zuen garaipenetik gaur egunera arte izandakoen errepasoa egingo dute. Horrez gain, Sean Monaghanen azken borrokaldia eskainiko dute. Orain arte egindako 19 neurketak irabazi ditu Monaghanek.
Ondoren, etorkizun bikaina duen Jesse Hart gazteaz arituko dira, eta, bukatzeko, Andoni Alonso eta Asier Molero boxeolari euskaldunen norgehiagokak eskainiko dituzte. Alonso gasteiztarrak Espainiako txapelketa jokatuko du asteburu honetan Torreviejan.
'Boxeo Izarrak' gaur emitituko da, 00:10etik aurrera, ETB1en, Pedro Mari Goikoetxeak aurkeztuta. Ohi bezala, Manu Maritxalar izango du lagun komentarioetan.