boxeo izarrak
00:30ean
Vladimir Klitxkoren azken borrokaldia, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.A.
EiTB
Hori baino lehen, Keith Thurmanen norgehiagoka bat ekarriko dute gogora.
Keith Thurmanen borrokaldi bat gogoratuz hasiko dute aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioaren emanaldia. Boxeolari amerikar hau gaur egungo onenen artean dago. Oraindik gaztea da, baina munduko txapelduna dugu.
Bigarren borrokaldia Vladimir Klitxko eta Aleksandr Povetkinen artekoa izango da. Klitxko 21 bider izan da munduko tituluaren jabe, eta Povetkin errusiarra, berriz, lau aldiz. Gainera, orain arteko 26 neurketak irabazi ditu.
Azkenik, Eduard Gutknecht eta Richard Vidal ikusiko ditugu pisu erdi astuneko norgehiagokan. Gutknecht alemaniarrak 24 garaipen lortu ditu orain arte, eta bi borrokaldi galdu.
Pedro Mari Goikoetxeak gidatu eta zuzentzen duen saioa gaur gauean izango dugu ikusgai ETB1en, 00:30ean. Ohi denez, Manu Maritxalar izango du esatari-lagun.