boxeo izarrak
00:10ean
Gennady Golovkin-Marco Antonio Rubio borrokaldia, 'Boxeo Izarrak'en
A.H.
EITB
Horrez gain, beste bi borrokaldi bikain ere eskainiko dira: Andy Lee-John Jackson eta Jack Culcay-Guido Pitto.
Gaur, Gennady Golovkin eta Marco Antonio Rubio boxeolarien arteko pisu ertaineko borrokaldi bikaina eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak. Golovkin, hamabi aldiz izan da munduko txapeldun, eta sekulako jotzailea da: 30 garaipen lortu ditu, horietako 27 k.o. bidez. Marco Antonio Rubiok, ostera, 59 irabazi eta sei galdu ditu, eta honek ere k.o. kopuru bikaina dauka: 52.
Saioak eskainiko duen bigarren norgehiagokan, Andy Lee irlandarrak eta John Jackson estatubatuarrak neurtuko dituzte indarrak superwelter pisuan; irabazten duenak munduko txapelketa jokatzeko aukera izango du. Azkenik, Jack Culcay alemaniarra eta Guido Pitto argentinarra aurrez aurre jarriko dira. Hilabete batzuk lehenago egindako neurketaren errebantxa izango da borrokaldi hau. Orduan, Pitto nagusitu zen eta Kontinentearteko gerrikoa lortu zuen.
'Boxeo Izarrak' gaur, 00:10etik aurrera, izango dugu ikusgai, ETB1en.