Itxi

boxeo izarrak

00:00ean

Emakumeen arteko munduko txapelketa, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.H.

EITB

Cecilia Braekhus eta Ivana Habazin borrokalariek welter pisuko munduko titulua izango dute jokoan.

Emakumeen arteko norgehiagoka ikusgarri batekin hasiko da gaurko 'Boxeo Izarrak' saioa. Cecilia Braekhus eta Ivana Habazin izango dira aurrez aurre. Braekhus norvegiarrak 25 borrokaldi egin ditu eta denak irabazi. Aspalditik da welter pisuko hiru gerrikoren jabe, baina laugarrena eskuratu nahi du, Habazin kroaziarrak daukana, hain zuzen.

Ondoren, pisu erdiastuneko neurketa bat eskainiko du saioak. Eduard Gutknecht alemaniarra eta Dmitry Sukhotsky errusiarra izango dira protagonistak, eta, amaitzeko, Bryan Vasquez eta José Felixen arteko borrokaldi gogorra eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak.

Hori guztia, gauerdian hasita, ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea