Itxi

boxeo izarrak

00:15etik aurrera

Kruzero pisuko kanporaketa ikusgarria, gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan

A.H.

EITB

Nathan Cleverly eta Tony Bellew boxeolarien arteko norgehiagoka eskainiko dute.

Nathan Cleverly eta Tony Bellew boxeolariak izango dira gaurko 'Boxeo Izarrak' saioaren ardatz. Bi boxeolari hauek 2011n ere neurtu zituzten indarrak elkarren aurka, eta Cleverly nagusitu zen orduan. Errebantxan garaile ateratzen denak Kruzero Pisuko Munduko Txapelketa jokatuko du. Cleverlyk 28 borrokaldi irabazi ditu eta bakarra galdu. Tony Bellewek, ostera, 22 borrokaldi irabazi ditu, bi galdu eta bat berdindu.

Borrokaldi bikain honen ondoren, bi boxeolari gazte ezagutuko ditu saioak: Kontantin Ponomarev errusiarra, orain arte egindako 23 neurketak irabazi dituen mutila, eta Wanik Awdujan, 19 urteko alemaniarra.

'Boxeo Izarrak' gaur, 00:15etik aurrera, ETB1en.