boxeo izarrak
Boxeoa
Pisu astuneko borrokaldia ikusgai, gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H. | EITB
Manuel Charr eta Johann Duhaupas boxeolarien arteko norgehiagoka eskainiko du saioak, eta, horrez gain, Andoni Gagoren azken neurketa.
Gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioak Manuel Charr eta Johann Duhaupas aurrez aurre jarriko dituen pisu astuneko borrokaldia eskainiko du lehenik eta behin. Alemanian bizi da Char, 27 neurketa irabazi ditu eta bi galdu. 2012an, Vitali Klitschkoren aurka jokatu zuen munduko txapelketa, baina ezin izan zuen irabazi. Duhaupas frantziarrak, ostera, 31 borrokaldi irabazi ditu eta bi galdu. Europako eta Kontinente arteko txapeldun izan da.
Bigarren norgehiagoka Jono Carroll eta Miguel Gonzalez boxeolarien artekoa izango da. Carroll australiarrak zortzi neurketa egin ditu, eta denetan lortu du garaipena. Miguel Gonzalezek 13 irabazi eta hiru galdu ditu.
Hain zuzen ere, boxeolari hori ikusiko dugu Andoni Gagoren aurka azken borrokaldian. Gago bilbotarra lau aldiz izan da Espainiako txapeldun, eta orain Europako titulua jokatu nahi du.
'Boxeo Izarrak' ostiraletan izaten da ikusgai, gauerdian, ETB1en.