boxeo izarrak
00:05ean ETB1en
Chris Eubanik aita-semeak, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H. | EITB
Euren aurkariak koman utzi zituzten Eubnak aita-semeek, eta bi borrokaldi horiek gogoratuko ditu 'Boxeo Izarrak' saioak.
Gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioak Chris Eubank aita-semeek bizi izandako pareko egoerak gogoratuko ditu: euren aurkaria koman utzi zuten biek. Bi borrokaldiak eskainiko ditu ETB1eko saioak.
Orain hilabete Chris Eubank gazteak Nick Blackwellen aurka neurtu zituen indarrak, eta borrokaldi horren ostean, Blackwell erietxera eraman behar izan zuten. Zorionez, bere onera etorri da, eta bizimodu normala egiteko moduan geldituko da.
1991n, Eubanken aitari antzeko zerbait gertatu zitzaion Michael Watsonekin. Boxeolari honek 40 egun eman zituen koman eta sei urte gurpildun aulkian. Ekinaren ekinez, oinez ibiltzea lortu zuen, eta 2003an Londresko Maratoia egin ahal izan zuen, astean sei egunetan, goizero eta arratsaldero bi orduz aritu ondoren. Horrenbestez, sendatzeko erakutsi zuen grina dela eta, eredugarri bihurtu zen Michael Watson. Saio honetan, bi boxeolari hauen azken norgehiagokak ikusi ahal izango dituzte ikus-entzuleek.
'Boxeo Izarrak' ostiral gauetan izaten da ikusgai, 00:05etik aurrera, ETB1en.

