boxeo izarrak
ETB1, 00:00
Kerman Lejarraga izango da gonbidatua, gaur, 'Boxeo Izarrak'en
A.A. | EiTB
Besteak beste, superoilar pisuko emakumezkoen Munduko Txapelketa eskainiko dute.
-
Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea aurkezleak
Larunbat honetan Bilbon jokatuko duen Nazioarteko Txapelketaren atarian, Kerman Lejarraga hartuko dute gonbidatu 'Boxeo Izarrak' saioan, bere aurkaria izango den Denton Vassellen bi borrokaldi ikusteko.
Horrez gain, Julian Ramirez estatubatuarra ezagutuko dugu. Boxeolari honek 22 urte baino ez ditu, eta orain arteko 14 borrokaldietan garaile atera da. Neurketa honetan, Hugo Partida mexikarra izango du aurrez aurre.
Azkenik, superoilar pisuko emakumezkoen arteko Munduko Txapelketa eskainiko dute. Yulihan Luna 21 urteko mexikarrak eta Maureen Shea estatubatuarrak neurtuko dituzte indarrak.
Pedro Mari Goikoetxeak gidatzen duen saioa gauerditik aurrera izango da ikusgai ETB1en. Ohi denez, Manu Maritxalar izango du lagun.