boxeo izarrak
23:30ean
Pisu astuneko munduko txapelketa, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Anthony Joshua eta Carlos Takam boxeolarien arteko borrokaldia izango da ikusgai, 23:30ean, ETB1en.
-
Pedro Mari Goikoetxea, 'Boxeo Izarrak' saioaren aurkezlea (Argazkia: EiTB)
Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioak Anthony Joshua eta Carlos Takamek jokatutako munduko txapelketa eskainiko du. Joshua britainiarrak urrezko domina eskuratu zuen Londreseko Joko Olinpikoetan eta profesional mailan bi gerrikoren jabe da, 19 borrokaldi egin eta denak irabazi ondoren.
Neurketa honen ostean, welter pisuko norgehiagoka bat izango da ikusgai. Aurrez-aurre, Thomas Dulorme eta Yordenis Ugas. Puerto Ricoko boxeolariak munduko txapelketa jokatu zuen 2015ean, baina galdu egin zuen Crawforden aurka. Ugas kubatarra afizionatu mailan izan zen munduko tituluaren jabe eta 2008ko Joko Olinpikoetan brontzea eskuratu zuen.
Saioa osatzeko, joan den larunbaten Bilbon egindako bi borrokaldi eskainiko dira: Jon Miguez getxoztarrak Leonel Rodrigoren aurka egindakoa eta Sergio Garcia kantabriarrak Jeffrey Rosalesen kontra egin zuena.
'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai, 23:30ean, ETB1en.