Itxi

boxeo izarrak

00:10ean

George Groves - Chris Eubank Jr. Munduko Txapelketa, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Pisu superertaineko munduko txapelketa eskainiko du ETB1eko saioak.

  • Pedro Mari Goikoetxea, saioaren aurkezlea

    Pedro Mari Goikoetxea, saioaren aurkezlea. Argazkia: EiTB

Super Series txapelketaren barruan, Groves eta Eunbank boxeolarien artean jokatutako finalaurrekoa eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak gaur gauean. Biak munduko txapeldun izandakoak, boxeolari gogorrak eta ikusgarriak. Eubankek 26 neurketa irabazi ditu eta bakarra galdu du. Grovesek 27 garaipen eta hiru porrot izan ditu bere ibilbide profesionalean. Irabazleak finalerako txartela lortuko du eta 25 milioi dolarreko saria bereganatzeko aukera.

Ondoren, beste bi britainiar ikusiko ditugu aurrez aurre: Michael Rooney eta Marcus Ffrench. Saioa osatzeko, Alemanian egindako norgehiagoka bat. Leon Bauer eta Marco Miano izango dira nor baino nor gehiago. Bauerrek 19 urte baino ez ditu, eta 12 borrokaldi irabazi eta bat berdindu du orain arte. Miano italiarraren zenbakiak apalagoak dira: sei garaipen eta bost porrot.

'Boxeo Izarrak' gaur gauean izango da ikusgai, 00:10ean, ETB1en.