boxeo izarrak
00:15ean
'Canelo' Alvarez eta Gennady Golovkin, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan
EiTB
Pisu ertaineko munduko txapelketa bikainaren ondoren, David Lemieux eta Gary O´Sullivan arituko dira norgehiagoka.
-
Pedro Mari Goikoetxea, 'Boxeo Izarrak'en aurkezlea. Argazkia: EiTB
Urtebeteren buruan, Saul Canelo Alvarezek eta Gennady Golovkinek bi aldiz neurtu dituzte indarrak, eta bi borrokaldiak ikusgarriak izan dira. Lehenengoa berdinduta amaitu zuten, eta horren unerik interesgarrienak bildu ditugu boxeozaleentzat; bigarrena oso-osorik eskainiko dugu. Golovkin boxeolari bikaina izan zen afizionatu mailan ere, eta urrezko eta zilarrezko dominak eskuratu zituen Munduko Txapelketan eta Joko Olinpikoetan. Profesionaletan, neurketarik galdu gabe iritsi zen bigarren norgehiagokara (38-0-1, 34 k.o.) eta 21 aldiz izan da txapeldun pisu ertainean. Canelo Alvarez mexikarrak 10 aldiz eskuratu du munduko gerrikoa.
Saioa osatzeko erabiliko dugun beste neurketan, David Lemieux eta Gary O´Sullivan arituko dira. Lemieux kanadarrak 39 garaipen lortu ditu, eta 4 borrokaldi galdu. Horrez gain, munduko txapeldun izan da pisu ertainean.
'Boxeo Izarrak' saioa ostiraletan izaten da ikusgai, 00:15ean, ETB1en.