Itxi

boxeo izarrak

00:30ean

Kovalev - Alvarez pisu erdiastuneko munduko txapelketa, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Gainera, Teofimo Lopez - Mason Menard eta Alexander - Alimkhanuly borrokaldiak ere eskainiko dituzte.

  • Pedro Mari Goikoetxea, saioaren aurkezlea

    Pedro Mari Goikoetxea, saioaren aurkezlea. Argazkia: EiTB

'Boxeo Izarrak' saioak Kovalev eta Alvarez boxeolariek jokatu zuten azken neurketa eskainiko du gaur gauean, boxeolari horien arteko errebantxaren bezperan. Errusiarrak 32 garaipen lortu ditu, bi borrokaldi galdu eta bat berdindu. Guztira, hamaika aldiz izan da munduko txapelduna. Alvarez kolonbiarra, ostera, inork ez du mendean hartu orain arteko 23 borrokaldietan.

Bigarren neurketan, Teofimo Lopez eta Mason Menard arituko dira. Lopez mexikarra izar berrietako bat da. Hamar borrokaldi egin ditu eta denetan nagusitu da. Boxeolari jotzailea eta ikusgarria da.

Azkenik, Vaughn Alexander eta Zhanibek Alimkhanuly boxeolarien arteko norgehiagoka ikusiko dugu. Kazakhstango mutila hasiberria da profesional mailan, baina etorkizun handiko boxeolaria da. Alexander, berriz, oso aurkari gogorra da.

'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai, 00:30ean, ETB1en.