boxeo izarrak
00:30ean
Terence Crawford, munduko boxeolari onenetakoa, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan
EiTB
Saioak bi borrokaldi eskainiko ditu: Terence Crawford eta Jose Benavidezen arteko munduko txapelketa eta Robson Conceiçao eta Ignacio Hoguinen arteko norgehiagoka.
-
'Boxeo Izarrak' saioa
'Boxeo Izarrak' saioak bi borrokaldi eskainiko ditu gaur gauean. Lehenengoa, Terence Crawford eta Jose Benavidez boxeolarien arteko munduko txapelketa. Bietako batek ere ez du borrokaldirik galdu, Crawford 11 aldiz izan da munduko tituluaren jabe, eta Benavidez, bitan. Welter pisuko gerrikoa izango dute jokoan.
Bigarren norgehiagokan, Robson Conceiçao eta Ignacio Holguin arituko dira. Hauek ere ez dute oraindik neurketarik galdu. Gainera, azpimarratzekoa da Conceiçao brasildarrak urrezko domina eskuratu zuela Rioko Olinpiar Jokoetan.
'Boxeo Izarrak' 00:30ean izango da ikusgai ETB1en.