Itxi

boxeo izarrak

00:05ean

Etorkizun bikaineko boxeolari gazteak, gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan

EiTB

Horien artean, Gabriel Flores, F. Lawson, Brian Mendoza, Alimkhanuly eta Rubén Díaz boxeolariak izango dira aste honetako saioaren protagonistak.

  • Boxeo eskularruak

    Boxeo eskularruak. Irudia: EiTB

Gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioak Gabriel Floresen azken neurketa eskainiko du hasteko. 19 urte baino ez dituen boxeolari honek 12 garaipen lortu ditu orain arte, eta bere boxeo ikusgarriak txundituta utziko ditu boxeozaleak. Bigarren norgehiagokan, F. Lawson eta Juan Ruiz arituko dira, welter pisuan. Lawson afrikarrak 27 borrokaldi irabazi eta bakarra galdu du orain arte, baina boxeolari mexikarrek beti dira arriskutsuak.

Saioak eskainiko duen hirugarren neurketan, beste mutil gazte bat ezagutuko dugu: Brian Mendoza, 16 borrokalditan inork mendean hartu ez duen boxeolaria. Ondoren, Janibel Alimkhanuly eta Steven Martinez estatubatuarraren arteko norgehiagoka eskainiko du saioak. Amaitzeko, aurreko larunbatean Rubén Díaz nafarrak egin zuen borrokaldia ere izango da ikusgai.

'Boxeo Izarrak' 00:05ean izango da ikusgai ETB1en.