boxeo izarrak
00:40ean
Teofimo Lopez, boxeolari gazte ikusgarria, gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan
EiTB
Saioaren bigarren protagonista Shabaz Masous britainiarra izango da.
-
Boxeo eskularruak. Argazkia: Pixabay
Pisu arineko munduko txapelketa jokatzeko kanporaketa eskainiko du gaurko 'Boxeo Izarrak' saioak, hasteko. Teofimo Lopez eta Masayoshi Nakatani izango dira aurrez aurre. Japoniarrak egindako 18 borrokaldiak irabazi ditu, eta estatubatuarrak, berriz, jokatutako 13ak. Biak dira boxeolari gogorrak eta ikusgarriak.
Saioaren bigarren atalean, Shabaz Masoud britainiarra ezagutuko dugu. 23 urteko mutil hau hasiberria da profesional mailan, eta bere boxeatzeko erak Naseem Hamed handiaren estiloa dakarkigu gogora. Orain arte egindako zazpi borrokaldietan izan da garaile.
'Boxeo Izarrak', gaur gauean, izango da ikusgai, 00:40an, ETB1en.