Itxi

boxeo izarrak

00:15ean

Goi mailako bi borrokaldi, gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan

EiTB

Hasteko, Jose Zepeda eta Jose Pedrazaren arteko norgehiagoka izango da ikusgai, eta, ondoren, Josesito Lopez eta John Molina ikusiko ditugu aurrez aurre.

  • Boxeo eskularruak.

    Boxeo eskularruak. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

"Boxeo Izarrak" saioak, hasteko, Jose Zepeda eta Jose Pedrazaren arteko norgehiagoka eskainiko du gaur gauean. Pedraza lau aldiz izan da munduko tituluaren jabe bi pisutan, 26 borrokaldi irabazi ditu eta bi galdu. Zepedak, ostera, ez du munduko gerrikorik lortu, nahiz eta bitan saiatu. 30 garaipen lortu ditu eta bi aldiz hartu dute mendean.

Bigarren neurketan, Josesito Lopez eta John Molina arituko dira welter pisuan, eskarmentu handiko boxeolariak biak. Sarritan jokatu dituzte munduko txapelketak, baina ez dute irabazterik lortu. Borrokaldi honetako garaileak beste aukera bat izan dezake.

"Boxeo Izarrak" gaur izango da ikusgai, 00:15ean, ETB1en.