Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

boxeo izarrak

00:30ean

Superluma pisuko borrokaldi ikusgarriak, gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan

EiTB

Oscar Valdez vs Adam Lopez eta Zelfa Barret vs Jordan McCorry borrokaldiak izango dira ikusgai.

  • Boxeo Izarraken logoa

    Boxeo Izarraken logoa. Irudia: EiTB

"Boxeo Izarrak" saioak, hasteko, munduko txapelketa jokatzeko kanporaketa bat eskainiko du: Oscar Valdez eta Adam Lopez izango dira aurrez aurre. Valdez zazpi aldiz izan da munduko txapeldun luma pisuan eta beste horrenbeste egin nahi du orain goragoko mailan. 26 borrokalditan inork ezin izan du mendean hartu mexikar hau. Horren aurkariak, Adam Lopezek, 13 neurketa irabazi ditu eta bakarra galdu du.

Bigarren norgehiagoka ere superluma pisukoa izango da. Zelfa Barrett ingelesa eta Jordan McCorry eskoziarra arituko dira. Barrettek borrokaldi bakarra galdu du eta Commowealtheko gerrikoa ipiniko du jokoan neurketa honetan.

Hirugarren borrokaldian, Andy Hiraoka japoniarra ezagutuko dugu, orain arteko norgehiagoka guztiak irabazi dituen boxeolari gaztea.

"Boxeo Izarrak" ostiraletan izaten da ikusgai, 00:30ean, ETB1en.