Itxi

boxeo izarrak

23:30ean

Deontay Wilder eta Tyson Furyren arteko lehen neurketa, gaur, "Boxeo Izarrak"en

EiTB

Horrez gain, duela 30 urte Mikel Tysonek eta Buxter Douglasek jokatutako munduko txapelketa gogoratuko du saioak.

  • Boxeo eskularruak

    Boxeo eskularruak. EiTBko bideo batetik lortutako irudia

Larunbatean Las Vegasen Deontay Wilder eta Tyson Fury boxeolariek jokatuko duten errebantxa dela eta, bi horien arteko lehen neurketa eskainiko du "Boxeo Izarrak" saioak gaur gauean. Horrez gain, orain 30 urte Mike Tyson eta Buxter Douglas handiek Tokion jokatu zuten munduko txapelketa gogoratuko dute, kirol honen historian toki berezia izan duen norgehiagoka. 

Saioa osatzeko, beste bi neurketa izango dira ikusgai: Arnold Barboza eta William Silvaren arteko borrokaldia, eta Isaac Lowe eta Ruben Garciaren artekoa. Barbozak 22 borrokaldi egin ditu eta denak irabazi. Silva brasildarrak, berriz, 27 garaipen eta bi porrot ditu.

"Boxeo Izarrak" gaur izango da ikusgai, 23:30ean, ETB1en.