boxeo izarrak
00:10ean
Bernard Hopkinsen bi borrokaldi bikain gaur gaueko "Boxeo Izarrak" saioan
EiTB
Antonio Tarverren eta Ronald Wrighten aurkako borrokaldiak eskainiko dira.
-
"Boxeo izarrak" saioa. Argazkia: EiTB
Gaur gaueko "Boxeo Izarrak" saioan Bernard Hopkinsen bi borrokaldi izango dira ikusgai. 2006an eta 2007an, Antonio Tarver eta Ronald Wrighten aurka egindako neurketak aztertuko ditu saioak.
Tarver hiru aldiz izan zen munduko txapeldun pisu erdi-astunean, besteak beste, Roy Jones mendean hartuta. Ronald Wright, ostera, superwelter pisuko maisu handia izan zen. 11 aldiz izan da munduko tituluaren jabe, eta teknika apartadun boxeolari gisa da ezaguna. Borrokaldi hau egin zuenean honakoak ziren bere markak: 51 garaipen, galdutako hiru eta berdindutako bat.
"Boxeo izarrak" saioa ostiraletan izaten da ikusgai, gaueko 00:10ean, ETB1en.