boxeo izarrak
23:25ean
"Boxeo Izarrak" saioak denboraldi berriari ekingo dio gaur gauean
EiTB
Hiru borrokaldi bikain eskainiko dituzte: Gary Rusell eta Tugstsogt Nyambayar boxeolarien artekoa, Bryan Lua eta Norambuena boxeolariena eta Nery eta Juan Carlos Payanoren arteko neurketa.
-
Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea, "Boxeo Izarrak". EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Denboraldi berriari ekingo dio gaur, urriak 2, "Boxeo Izarrak" saioak. Pedro Mari Goikoetxearen eta Manu Maritxalarren eskutik, hiru borrokaldi bikain izango dira ikusgai.
Lehenengo eta behin, luma pisuko borrokaldi ikusgarri bat eskainiko da. Gary Rusell eta Tugstsogt Nyambayar arituko dira aurrez aurre. Russel estatubatuarra gaur egungo boxeolaririk ikusgarrienetakoa da, eta zenbaki bikainak ditu: 30 garaipen eta galdutako neurketa bakarra. Nyambayar, aldiz, mongoliarra da, eta orain arte egindako 11 borrokaldiak irabazi ditu. Londresko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina eskuratu zuen.
Bigarren neurketan, Bryan Lua boxeolari gaztearen eta Luis Norambuenaren arteko borrokaldia eskainiko da. Bryanek bost norgehiagoka egin ditu profesional mailan, eta denetan atera da garaile. Afizionatu mailan, onenen aurka neurtu zituen indarrak.
Azkenik, Nery eta Juan Carlos Payanoren arteko neurketa eskainiko dute. Biak izan dira munduko txapeldun. Nery mexikarrak 29 borrokaldi egin ditu eta denak irabazi. Payanok, berriz, 21 garaipen eta galdutako bi ditu. "Pacquiao txikia" deitzen diote.
"Boxeo Izarrak" saioa ostiralero izaten da ikusgai, 23:25ean, ETB1en.