Itxi

boxeo izarrak

23:30ean

Derioko Baserri Antzokitik borrokaldiak, gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan

EITB Media

Ostiralean bertan Derioko Baserri Antzokian izango diren lau borrokaldi eskainiko dituzte aste honetako saioan.

  • Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea platoan

    Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia

Derioko Baserri Antzokian ostiral iluntzean egingo diren borrokaldiek osatuko dute gaurko "Boxeo Izarrak" saioa. 23:30ean hasiko da programa, eta guztira lau lehia eskainiko dituzte.

Lehenengoa Tetef eta Cristian Narvaez boxeolarien arteko norgehiagoka izango da. Tetefen bigarren neurketa izango da profesional mailan, eta Narvaezek, berriz, 40 borrokalditik gora egin ditu.

Ondoren, Ricardo Fernandez eta Carlos Arroyo arituko dira nor baino nor gehiago.

Hirugarren hitzorduan, Fran Mendoza ikusi ahalko dute zaleek, Joel Sanchezen kontra. Mendozak orain arte egindako borrokaldi guztiak irabazi ditu (10-0-0).

Azkenik, Chimo Eddine eta Kevin Baldospinoren arteko norgehiagoka eskainiko dute.

Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalar gidari, "Boxeo Izarrak" ostiral gauetan izan ohi dugu ikusgai, aste honetan 23:30ean hasita, ETB1en.