Chiloé
22:30ean
Irlandako Waterville Trail Running lasterketa, gaur gaueko "Chiloé, Lasterka Munduan" saioan
EITB Media
Irlandako jomuga turistiko garrantzitsuenetako bat bihurtu den arren, Iveragh penintsulako Ring of Kerryk oso xarma berezia du, eta Zigor Iturrietak bertako gastronomia, kultura eta arkitektura ezagutuko ditu.
"Chiloé, lasteka munduan" saioak atal berria eskainiko du gaur gauean; oraingoan Irlandako hegoaldera bidaiatuko du Zigor Iturrietak, Kerry konderrira, hain zuzen ere. Bidaia Killarneyn hasiko du, Ring of Kerry inguruko herriak eta paisaiak ezagutzeko abiapunturik onena. Waterville Trail Running Festival lasterketan parte hartuko du aurkezleak, gainera, eta antolatzaileekin solastatzeko aukera izango du.
Zigor Iturrietak Irlandako paisaiak, kultura, gastronomia eta ohiturak ekarriko ditu gaur, 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.