Itxi

Dantzatzen den herria

Dantzatzen den herria

Dantzatzen den herria

22:00etan

Gernikara hurbilduko da, gaur gauean, 'Dantzatzen den Herria' saioa

EiTB

Bonbardaketaren historiak bilduko badituzte ere, saioaren helburu nagusia lipdub erraldoia egitea da herritarren laguntzaz.

0:24
Gernika-Lumoko dantzariak

Gaur gauean, 'Dantzatzen den Herria' saioa Gernikara hurbilduko da. Bertan, bonbardaketaren inguruko istorioak bilduko ditu Itziar Alduntzinek, baina helburu nagusia bestelakoa da: herriaren historia gogoan izanda, lipdub erraldoi batean Gernika-Lumokoko herritarrak biltzea. Hartara, aurkezleak Gotzon Poza koreografoaren laguntza izango du herritarrak parte har dezaten konbentzitu eta dantzan trebatzeko.

Saioan, besteak beste, Josefina Redondo elkarrizketatuko dute. 1937ko apirilaren 26ean bizi izan zuen Gernikak bere historiako unerik latzena eta Josefina Redondok egun latz hori bizi izan zuen. 90 urte ditu eta bertan bizitakoa kontatuko du. 'Dantzatzen den Herria'n izango dira, halaber, Asier Villalibre Athleticeko jokalari gernikarra, Diego Beaskoetxea puntista eta Jai Alai zesta eskolakoak.

Horrezaz gain, Bidaguren gozotegiko ori-baltz famatuak nola egiten diren erakutsiko dute, eta Gernikako azokara bisita egingo dute hango saltzaileak lipdubera gonbidatzeko.  Aste honetako dantza jira, orobat, Andra Mari koralak, Maren abeslari gazteak, Ongietorri Errefuxiatuak elkarteak eta dantzari fin ugarik osatuko dute, besteak beste.

'Dantzatzen den Herria' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.