Itxi

Dantzatzen den herria

Dantzatzen den herria

Dantzatzen den herria

22:00etan

Pasai Donibanen izango da 'Dantzatzen Den Herria' gaur gauean

EiTB

Herritarren laguntzaz, Itziar Alduntzinek eta Gotzon Pozak herrian inoiz egin den lipdubik handiena antolatuko dute.

0:27
Pasai Donibaneko herritarrak dantzan

Gaur gauean, 'Dantzatzen Den Herria' saioan, Pasai Donibanen lipdub handia antolatuko dute Itziar Alduntzinek eta Gotzon Pozak.

Gipuzkoako itsas bazterreko herri horretan zituen sustraiak Mikel Laboa Euskal Herriko abeslari eta musikagile maitatuak, eta Itziar Alduntzinek oroimen horri lotuta zeharkatuko ditu herriko kaleak.

Asmoa, dena den, jendea dantzan jartzea izango da. Herritar guztiak musikaren eta dantzaren inguruan bilduko dituzte, eta bidean, besteak beste, hauek ezagutzeko aukera izango dugu: Sonakay taldea, Koxtapeko arraunlariak, 200 urtetik gora dituen Konstantzia musika taldea eta Kantujirako taldean.

'Dantzatzen Den Herria' 22:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.