Debatea
Gaur, 22:30ean ETB-1en
Pentsio sistemako murrizketen gaineko eztabaida, 'Debatea' saioan
Gobernuak pentsio sisteman onartu berri duen erreformaren eta horrek izango dituen eraginen gaineko eztabaida izango da aste honetako 'Debatea' programan.
Aste honetako 'Debatea' saioan, Gobernuak pentsioen sisteman egindako azken erreforma izango da mintzagai. Murrizketek izango dituzten eraginei buruz mintzatuko dira gonbidatuak.
Aurre-erretiroen eta erretiro partzialen esparruan egingo dituzte murrizketak direla eta, pentsio sistema osoari erreparatu, eta berorren gaineko hausnarketa egingo dute aste honetan, 'Debatea' programan. Murrizketa horiek pentsio sistemari eusteko nahikoak direnetz eztabaidatuko dute gonbidatuek. Izan ere, biztanleria geroz eta zaharragoa den heinean, pentsiodun gehiagoren errenta ordaindu beharko da, eta egungo pentsio sistema kolokan jartzen duten iritzirik ere bada, testuinguru horretan. Horrelako gaiak eztabaidatuko dituzte ostegunean, 22:30ean, 'Debatea' programan, Klaudio Landak aurkeztuta.