Debatea
22:10ean
Atez ateko bilketaren polemikaz, gaurko 'Debatea'n
A.H.
EITB
Asteburuan Legazpin antolatutako galdeketaren ondorengo polemika hartuko du hizpide Klaudio Landak gidatutako solasaldiak.
Legazpin asteburuan hondakinen atez-ateko bilketaren inguruan antolatu duten herri galdeketaren polemikaz eztabaidatuko dute gaurko 'Debatea' saioan, Klaudio Landak gidatuta.
Herri galdeketa antolatu dutenenentzat, emaitzak kontutan hartuta, Aldundiko arduradunek atzera bota beharko lukete atez-ateko bilketaren proiektua. Hala ere, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat galdeketak ez du oinarri demokratikorik eta herritarren parte hartzearen erabilera politikoa salatu dute. Horrez gain, hondakinen kudeaketa joko politikotik ateratzea eskatu du.
Alderdi politiko bakoitzak parte hartze honetaz egiten duen erabileraz, eta azken batean hondakinen kudeaketa gatazka politiko bilakatu izanaz arituko dira 'Debatea'n. Gainera, eta ostegunero bezala gaurkotasuna zuzen-zuzenean jarraituko dute.
'Debatea' gaur 22:10etik aurrera emagno da ETB-1n.