Debatea
22:15ean
Hezkuntza erreformaz, osteguneko 'Debatea'n
A.H.
EITB
Horrez gain, egun eguneko gaien inguruko solasaldia gidatuko du Klaudio Landak.
Españako Gobernuak aurkeztu berri duen hezkuntza erreformaz arituko dira osteguneko 'Debatea'n. Oso erreforma polemikoa izan da hasiera hasieratik, eta Gobernuak ikaslearen alde egiteko eta eskola porrota gainditzeko beharrezkoa dela diote. Hala ere, asko dira erreforma horren kontra daudenak, eta zentralista, elitista, sexista eta erlijioaren aldekoa dela salatzen dute.
Wert legea gai nagusia izango da, baina aktualitateak ematen duen beste hainbat kontuez ere arituko dira Klaudio Landaren saioan.
'Debatea' ostegun honetan emitituko da 22:15etik aurrera ETB1en.