Itxi

Debatea

22:30ean

EAJ eta PSEren arteko erreforma fiskalaz, 'Debatea'n

A.H.

EITB

Horrez gain, Fernando Alonso eta Euskaltel Euskadiren negoziaketen etendurak aztertuko dituzte.

0:20

Gaur, osteguna, Xabier Usabiagak gidatutako 'Debatea' saioan, EAJ eta PSE alderdiek aurkeztutako erreforma fiskalaz arituko dira. Halaber, EH Bilduk erreforma fiskalari eman dion ezezkoaz arituko dira. Iritzi eta puntu desberdinetatik jorratuko dute gaia eta arlo politikoan sortzen diren beste hainbat gai izango dituzte hizpide osteguneko saioan.

Mahai inguruan, Maria Eugenia Arrizabalaga, Karmelo Landa, Luis Haranburu Altuna, Xabier Gurrutxaga, Galder Hernando eta Mikel Arana izango dituzte, eta gai politikoez gain, egunak eman dituen berrien inguruan ere arituko dira.

Bestalde, egun hauetan albiste den Fernando Alonso eta Eukaltel Euskadiren negoziaketen etendurak sortu duen ika-mikaz arituko dira. Nola gelditzen da euskal txirrindularitzaren mundua? Zer gertatuko da txirrindulariekin?

Hamaika galdera daude erantzuteko eta hauek guztiak erantzuten saiatuko dira 'Debatea'n izango dituzten gonbidatuak. Euskal Txirrindularitza Federazioko Jose Luis Arrieta, Iñaki Arratibel kirol medikua, Unai Zubeldia Berria-ko kazetaria, Joseba Arizaga  Orbearen izenean eta Unai Etxebarria eta Xabier Carballeda txirrindulari ohiak izango dituzte, besteak beste.

'Debatea', 22:30etik aurrera, ETB1en.