Itxi

Debatea

22:50ean

Larunbateko manifestazioaz, 'Debatea'n

A.E.

EiTB

Karmelo Landa, Fabian Laespada, Markel Olano, Gorka Spiau, Luis Haranburu Altuna, Jone Artola, Ricardo Crespo eta Galder del Campo egongo dira.

Aurreko larunbatean izandako manifestazioak aste honetako gaurkotasun politikoa astindu eta bete du, eta ekitaldi hori izango du ardatz, halaber, gaur gauean, Xabier Usabiagak gidatutako 'Debatea' saioak.

Bilbon 100.000 lagun baino gehiago elkartu izana positibotzat jo dute alderdi abertzaleek; PSEk eta Alderdi Popularrak, ordea, kontrako balorazioa egin dute. Oraingoan, hamaika galdera daude erantzuteko. Abertzale eta ez abertzaleen arteko zatiketa al dago? Fronteen politikara itzul gaitezke edo garai berri baten atarian gaude? EAJren eta EH Bilduren arteko harremana zein puntutan dago gaur egun, elkarrengandik gertu ala urrutiago? Galdera hauek eta gehiago erantzuten saiatuko dira 'Debatea' saioan parte hartuko duten solaskideak. Halaber, larunbateko manifestazioak gaur egungo espetxe politikan eraginik izango duen aztertzeaz gainera, EPPKren bitartekarien kartzela zigorraren eragina ere jarriko dute mahai gainean.

Honetaz guztiaz hitz egiteko, solaskide hauek hartuko dute parte: Karmelo Landa, EHUko irakaslea; Fabian Laespada, Deustuko Unibertsitateko irakaslea; Markel Olano, EAJko Batzar Nagusietako bozeramailea; Gorka Spiau, EHUko ikerlaria; Luis Haranburu Altuna, idazlea; Jone Artola, ETXERATeko kidea; Ricardo Crespo, Usurbilgo PSEko zinegotzia, eta Galder del Campo, abokatua.

'Debatea', gaur gauean, 22:50ean, ETB1en.