Itxi

Debatea

22:30ean

Donostia 2016 hizpide, gaur, 'Debatea' saioan

A.E

EiTB

Marisol Garmendia, Eneko Goia, Vanessa Velez, Nerea Azurmendi, Amaia Ereñaga, Maria Jesus Aranburu, Eneko Olasagasti eta Ainhoa Beola izango dira solaskideak.

  • Xabier Usabiaga.

    Xabier Usabiaga.

Donostia 2016 proiektua izango dute hizpide gaur 'Debatea' saioan. Donostia 2016 Europako Kultur hiriburua krisi larrian da. Itziar Nogeras zuzendariak dimisioa eman du eta orain zalantzaz bete da proiektua. Donostia 2016 kolokan al dago? Galdera jarriko du mahai gainean 'Debatea'k.

Donostia 2016ko arduradunek orain arte egin duten kudeaketa, proiektuak herritarren aldetik izan duen erantzuna eta nazioartean ematen ari den irudia aztertuko dute osteguneko tertulian. Halaber,  etorkizunari begira jarriko dira. Donostia 2016 salbatzeko garaiz al gaude? Xabier Payak zuzendutako taldeak lortuko al du? Galdera horiek guztiak egingo dizkie Xabier Usabiagak 'Debate'ko gonbidatuei.

Aste honetan honako tertuliakideek hartuko dute parte: Marisol Garmendia, Donostiako PSEko zinegotzia; Eneko Goia, Donostiako EAJko bozeramailea; Vanessa Velez, Lasarte-Oriako PPko zinegotzia; Nerea Azurmedi, Diario Vasco-ko kazetaria, Amaia Ereñaga, 7K-ko kazetaria; Maria Jesus Aranburu, Gipuzkoako Kultur diputatu ohia; Eneko Olasagasti, zinema zuzendaria, eta Ainhoa Beola, Gipuzkoako EH Bilduko bozeramailea.

'Debatea' 22:30ean dago ikusgai ETB1en.