Edozein Herriko
22:30ean
Bilboko su artifizialak zuzenean, gaur gauean ETB1en eta eitb.eus-en
EITB Media
Aurretik, Julian Iantzik eta Ilaski Serranok Nahiara Gago, Aitzol Atutxa, Yolanda Alzola, Mikel Pagola eta Sergio Hernandez hartuko dituzte solaskide "Edozein herriko..." programako setean
-
Ilaski Serrano eta Julian Iantzi aurkezleak
Gaur, abuztuak 24, "Edozein herriko…" saioa Bilboko Aste Nagusian jarraituko du zuzen-zuzenean. 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en, Julian Iantzirekin eta Ilaski Serranorekin batera eseriko dira, besteak beste, Nahiara Gago kazetaria, Aitzol Atutxa aizkolaria, Yolanda Alzola aurkezlea, Mikel Pagola su artifizialetan aditua eta Sergio Hernandez abeslaria.
Gainera, Nerea Mazo eta Iker Gutierrez erreportariek kaleko giroa jasoko dute eta jai egitarauak egunean zehar emandakoaren berri emango dute.
22:30etik aurrera suak eskainiko dituzte zuzenean ETB1ek eta eitb.eus-ek; Ciels en Fête piroteknia frantziarraren txanda izango da gaurkoan.