Itxi

Egunak egin du

Egunak egin du

Egunak egin du

Publikoa

Etorri 'Egunak Egin Du' saioa nola egiten dugun ikustera!

EITB

Zatoz ETBren Donostiako estudioetara, Klaudio Landak gidatzen duen saioko publiko izateko.

  • 'Egunak Egin Du' saioa

    'Egunak Egin Du' saioa

Gustatuko al litzaizuke 'Egunak Egin Du' saioa nola egiten dugun aurrez aurre ikustea? Publiko gisa etorri zaitezke Euskal Telebistak Donostian dituen estudioetara, Klaudio Landak gidatzen duen saioa zuzenean ikustera.

Telebista barrutik ezagutu eta gure sofakideak bertatik bertara ikusiz ongi pasatzeko aukera ematen die 'Egunak Egin Du' saioak bertara publiko gisa etorri nahi dutenei. Lagun talde bat bildu eta egunakegindu@eitb.eus helbide elektronikora idatzi dezakezue lantaldearekin harremanetan jartzeko. Haiekin kontaktuan zehaztuko dituzue ETBra egingo duzuen bisitaren xehetasun guztiak.

* Oharra: Jasotako datu pertsonalak kudeatzeko arduraduna PAUSOKA ENTERTAINMENT S.L. ekoiztetxea da (IFK: 20784948-B. Egoitza: Duque de Mandas pasealekua 32, 20012 Donostia. Telefonoa:  943 29 31 40). Datuak babesteko araudiak zehaztu bezala; datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubidea erabiltzeko, enpresa horretara jo beharko da. Horretarako, eskariarekin batera, NAN agiriaren kopia bat bidali behar da helbide honetara: administracion@pausoka.eus