Itxi

Egunak egin du

Egunak egin du

Egunak egin du

22:00etan

'Vox-en mehatxua' izango dute hizpide, gaur gauean, 'Egunak Egin Du'ko debatean

EiTB

Besteak beste, Xabier Riezu, Garbiñe Biurrun, Iñaki Soto, Andoni Unzalu eta Galder del Campo izango dira solaskideak.

0:26
Vox alderdia.

Vox-en mehatxua izango du izenburu gaur 'Egunak Egin Du' saioak. Klaudio Landak gidatuta, Vox-en jokamolde adierazpen eta ekintzak aztertuko dituzte hainbat solaskidek. Besteak beste, Xabier Riezu, Deustuko Unibertsitateko irakaslea; Garbiñe Biurrun, epaile eta Euskadiko Auzitegi Goreneko magistratua; Iñaki Soto, Gara egunkariko zuzendaria; Galder del Campo, legelari eta ekonomialaria, eta Andoni Unzalu, komunikazio aholkularia izango dira gaia jorratzen.

Halaber, platoan, Arantza Gutierrez EHU/UPVko irakasleak Vox-en eszenaratzea aztertuko du; Miren Elgarresta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendariak alderdi honek emakumeen eta feminismoaren inguruan esaten dituenaz hausnarketa egingo du, eta Iker Iraola soziologoak Euskal Herrian daukan presentziaz eta migrazioaz egin dituen adierazpenen inguruan mintzatuko da.

Gaur, 'Egunak Egin Du' debatea 22:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.